XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

33- Hemen, batez ere, iraganeko ezezko esaldien egitura gogoraraziko diegu, errez errez ahazten baitute.

A) Bi block-horri horiek ikusita ikasleek, boz goraz, atzo Amaiak zer egin zuen eta zer ez apuntatu zuen.

Marra batez ezabatuta dagoena egin zuena da eta ezabatu gabe dagoena egin ez zuena.

Beraz honelako esaldiak egin beharko dituzte:
Filosofia ikasi zuen
Ez zuen txakurra albaiteroagana eroan.

B) 4.13 ariketa egin.

C) 32. orrialdeko irudiak ikusita, irakasleak galdera batzu egingo dizkie ikasleei ezezka erantzun dezaten.

D) 33. orrialdea hartuta - TU - DU horren erabilpena azalduko diegu.

Adibide batzu jarriko ditugu guk: garbitu, zikindu, argitu, gorritu, handitu... eta beraiei beste batzu ipini ditzaten eskatuko.

Ondoren 4.14 ariketa egin.

E) Orrialde honetako Gure Aita Joserenean galtzen ari diren esaera jatorrak azalduko dizkiegu.

Orain zein geroago egin daiteke hau.

Han pixka bat lantzeko itzulpen errez eta labur batzu egin ditzakegu ahoz.